Hirugarren eguna
Gaurko eguna kategoriak eta estekak nola egiten diren ikasteko erabiliko dugu, denborarik balego baita ere bideoak txertatzen ikasiko dugu.
Beti bezala administrarian sartuko gara, hau da bloga kudeatzen hasiko gera.
Kategoriak.-
Sakatuko dugu ezkerraldean dagoen kuadroko "kategoriak" hitza. Bloga kudeatzeko erabiltzailea eta pasahitza eskatzen digu. Laukitxo bat irekitzen da tituloan azaltzea nahi duguna idatziko dugu. " Gure gaiak" Hemen utzi dugu gaurkoz denok batera egiten ari garelako eta ordenagailuak ez dutelako erantzuten.
Estekak.
Sakatuko dugu ezkerraldean dagoen kuadroko "estekak" hitza.eta 2 laukitxo azalduko zaizkigu, hauetan web helbidea eta testua sartzeko eskatuko digu.
Helbidean ikaskideen helbide guztiak sartuko ditugu, helbide osoa idatziz:
http://ixiar.nireblog.com eta testuan nork egin duen: Ixiar Pagoaga. Horrela guztiok sartu arte.
Ezabatu edo aldatu nahi izanez gero:
Kudeatzen ari garen lekuan estekak hitza sakatu eta estekaren ondoan dagoen laukitxoan ezabatu edo aldatu hitza sakatuko dugu eta aldaketa egin.
Ondoren ikusteko beti bezala bloga ikusiri emango diogu.
Baita ere sartu dugu Jabetze eskolako blog orokorra.

Zabaldu
del.icio.us