Gaur asteartea da eta gure bigarren eguna da.
Gaur bigarren eguna dugu ikastaroan.Tokia dagoenez bakoitzak bere artikulua idatziko du nahiz eta bloga berdina izan, ea ondo ateratzen den!
Irenek dioenez estekak egiten ikasiko dugu.
Hasteko hitz bat edo bi aukeratu beharko ditugu azpimarratuko ditugu.Gero insertar enlace sakatuko dugu (kate bat). Direccion del enlace jartzen duen tokian helbide bat idatzi behar da, adb.http://www.hernani.net.Gero "insertar"sakatuko dugu eta hitz hori urdina eta azpimarratuta azalduko da.

Ondoren irudiak txertatzen ikasi dugu.Archivo / nueva pestaña / googleren helbidea idatzi / bilatu irudi bat / behin klik eginda helbidea ikusten da; beste behin eginda argzkiaren helbidea ikusten da. Kopiatuko dugu. Gure artikuluan zuhaitz baten irudia sakatu eta direccion de imagen jartzen duen tokian itsatsi irudiaren helbidea.Insertar.Gero aldatu sakatu.
Beste modu bat ere bada; edozein orrialdetik argazki bat aukeratu, eskuineko botoiaz propietateak aukeratu, koadrotxo bat azalduko da eta bertan irudiaren helbidea. Kopiatu eta lehen egindako pausuak jarraitu.

Zabaldu
del.icio.us